160. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ean, 2/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2/2018 aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Libreki erabaki beharrekoetarako diru-laguntza

20.158,60 euro

Goititzea gastuen aurrekontuan.

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Garrabiako igoera zolatzea

20.158,60 euro

Jaitzen, 2018ko uztailaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L1809605