2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Datuak babesteko ordezkaria izendatzea
Lekunberriko Udalak, Alkatetzaren maiatzaren 16ko 43/2018 Ebazpenari jarraikiz, erabaki du Oscar Galindo Barroso izendatzea datuak babesteko ordezkari. Hari dagokio udal prozesuak Datuak babesteko erregelamendu orokorrera egokitzea.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduarekin bat (Datuak babesteko erregelamendu orokor gisa ezaguna).
Arau horrek, estatuan aplikazio zuzena baitu, 37. artikuluan ezartzen du agintaritza eta erakunde publiko guztiek datuak babesteko ordezkari bat izendatuko dutela. Haren eginkizunak erregelamenduaren 38. eta 39. artikuluetan jasotzen dira.
Datuak babesteko ordezkaria izendatzeko eskumena Alkatetzari dagokio, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.a), o) eta s) artikuluan xedatuari jarraikiz.
Lekunberrin, 2018ko uztailaren 27an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendía.
Iragarkiaren kodea: L1809612