160. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

32C/2018 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Orkoiengo KYB Suspensions Europe SA enpresaren Berdintasun Planari buruzko akordioaren testua erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Orkoiengo KYB Suspensions Europe SA enpresaren Berdintasun Planari buruzko akordioa aztertu da (kode zenbakia: 31100072112018), erregistro honetan 2018ko ekainaren 22an sartu zena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2010eko irailaren 9an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.f) artikulua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko uztailaren 17an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Orkoiengo KYB Suspensions Europe SA enpresaren Berdintasun Planari buruzko akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1809545