2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARIA
Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko
eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Legariako Udalak, 2018ko uztailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Legariako Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen udal ordenantza fiskalean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta entitatearen iragarki-taulan paratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.
Legarian, 2018ko uztailaren 26an.–Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1809552