2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Hiri-jarduketarako plan berezia 6. poligonoko 139. lurzatian (Lete). Hasierako onespena
Itzako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko uztailaren 23ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia 6. poligonoko 139. lurzatian (Lete).
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Itzan, 2018ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L1809537