160. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Besterengarritasun-deklarazioa, 2. poligonoko 836. lurzatian

Faltzesko Udalak, 2018ko uztailaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen besterengarri deklaratzea Faltzesko Hiri-lurreko Ondasunen Erregistro Fiskaleko 2. poligonoko 836. lurzatia. Ramón y Cajal kaleko 15ean dago, eta 756 m²-ko azalera dauka, katastroaren arabera.

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 132.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 122. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Faltzesen, 2018ko uztailaren 27an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1809596