160. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

6/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 3an, aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

6/2018 aldaketa: kreditu-gehigarria.

IV. kapitulua: 875,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua.

Corellan, 2018ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1809523