160. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laburpena, haur eskolako jantokirako beken deialdiarena (2018-2019 ikasturtea)

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 410327.

1.–Berriozarren erroldatuta eta Udalaren haur eskolan matrikulatuta dauden haurrek baizik ezin dute jantokirako laguntza jaso. Era berean, Urtxintxa eskolan plaza lortu ez eta beste haur eskola batean izena eman behar izan duten haurren kasuan, laguntza eskatzen ahalko da, betiere Berriozarren erroldatuta egonez gero.

2.–Familiaren diru-sarrerek, kontzeptu guztiak barne, aplikatzekoa den baremo ekonomikoan ezarritakoak baino txikiagoak izan behar dute.

3.–Udalarekiko tributu arloko edo bestelako betebehar guztiak eguneratuak izatea.

Eskaerak Udalaren Erregistro Ofizialean aurkeztu behar dira, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2018ko irailaren 14ra bitarte.

Berriozarren, 2018ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1809628