2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
2/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Bakaikuko Udalak, 2018ko uztailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2/2018 aurrekontu-aldaketari buruzko espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, herritarrek edo interesdunek hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, delako aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoa betez.
Bakaikun, 2018ko uztailaren 24an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L1809619