2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAZU
Aldaketak 2018ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2018ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n, aurrekontu-aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Kreditu bereziak: 1 9200 2277001 partida. Sorakoizko Bideko obra, teknikarien zerbitzu-sariak: 811,28 euro. 1 9200 2277002 partida. Zokoko eta Kale Berriko zolatzea, teknikarien zerbitzu-sariak: 2.895,86 euro. Kreditu-gehigarriak: 1.1533.63900 partida. Sorakoizko Bidea: 172,00 euro gehituta, osotara: 10.141,05 euro. 1.533.68200 partida. Zoko eta Kale Berria: 19.658,20 euro gehituta, osotara 36.198,31euro. 2017ko ekitaldiko gastu orokorretarako diru-zaintzako gerakinen kontura finantzaturik.
Artazun, 2018ko uztailaren 24an.–Alkate udalburua, Javier Albizu Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1809522