160. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Bake epailearen eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatua betez, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak bete eta Udal honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten.

Adiosen, 2018ko uztailaren 16an.–Alkate udalburua, Andrés Pérez Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1809627