160. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VALTIERRA

Administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea. Izendapen proposamena

Valtierrako Udaleko administrari-ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatua betez, kalifikazio epaimahaiak María José Ramírez Blanco izendatzeko proposamena igorri dio Valtierrako Udaleko alkateari, eskatutako hautapen-prozesua gainditu ondoren.

Proposatutako izangaiak 30 eguneko epea izanen du, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, eskatutako agiriak aurkezteko Valtierrako Udalaren Erregistro Orokorrean.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Valtierran, 2018ko abuztuaren 10ean.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1810313