16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 9an emandako 18/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuan aritzeko bi prestakuntza bekaren deialdia onetsi da.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 381470, eta aldizkari honetako “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko apartatuan.

Lehena.–Onuradunak.

Jarraian azaltzen diren betebehar guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoak:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.

c) Bizitokia Nafarroan izatea, deialdia argitaratu baino urte bat lehenagotik gutxienez.

d) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta diru-laguntza publikoak jasotzeko ezgaitua ez egotea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluarekin bat.

e) Bekaren xedeko prestakuntza jardueran aritzea galaraz diezaiokeen desgaitasun fisikorik edo gaixotasunik ez izatea.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 8an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia (Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ordezko), Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1800771