16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 9an emandako 17/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuan aritzeko prestakuntza beka baten deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 380534, eta aldizkari honetako “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko apartatuan.

Lehena.–Onuradunak.

Jarraian azaltzen diren betebehar guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoak:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.

c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta laguntza eta diru-laguntza publikoak jasotzeko ezgaitua ez egotea.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 8an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia (Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ordezko), Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1800486