16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2017ko abenduaren 29an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2018ko plantilla organikoa.

Beraz, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin bat, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-oholean emanen da argitara, eta jendaurrean egonen da 15 egunean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2018ko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Garinoainen, 2018ko urtarrilaren 3an.–Batasuneko burua, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1800166