16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, Erantzukizunpeko adierazpena egiteko prozedura arautzen duena obrak, jarduera sailkatuak, jarduera sailkatuen irekiera eta merkataritza zerbitzu zein jarduerak abiarazteko. Hasierako onespena

Datuen babesari buruzko araudiaren aplikazioaErabakia, Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko eta aldatzeko.

Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak kexak, iradokizunak eta aitortzak kudeatzeko sistema bat ezarri du, eta horrek datu pertsonalen bilketa dakar berarekin. Horretarako, Mankomunitateak inprimaki batzuk prestatu ditu, interesdunek kexak, iradokizunak edo aitortzak egiteko, eta bildutako datuak paperezko euskarrian tratatuko dira, tramitatu ahal izateko.

Helburu horiekin bildutako datuak fitxategi bat izanen dira, eta hura xedapen orokor baten bidez sortu behar da.

Bestalde, Mankomunitateak datu eta informazio pertsonalak jasotzen ditu langileak hautatzeko deialdiak kudeatzeko, eta orain arte ez da xede horietarako fitxategirik sortu. Aldatu egin beharko litzateke, beraz, LANGILEAK fitxategia, aipatu xedeak eta aurreikusitako datu lagapenak gehitzeko.

Halaber, Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren arabera, “Adingabeekin ohiko harremana duten lanbide, ogibide eta jardueretan lanean hasi eta aritzeko baldintza izanen da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasun eta sexu ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik, eta horren barnean sartzen dira sexu eraso eta abusua, sexu jazarpena, exhibizionismoa eta sexu probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa, adingabeak galbideratzea, eta gizakien salerosketa. Hartara, lanbide, ogibide edo jarduera horietan hasi nahi dutenek Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzeko”. Hortaz, Mankomunitateak ziurtagiri hori eskatu behar die ohiko lanaldian adingabeekin jarduteko kontratatzen dituen eta horiekin lan eginen duten guztiei. Beharrezkoa da xede horiek eta datu berriak gehitzea LANGILEAK fitxategian.

Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta ezabatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu behar dena.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan honako hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren xedea eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datu pertsonalen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapenak eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeentzako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo altukoak.

Fitxategiak ezabatzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Lehendabizikoa.–Fitxategi hau sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Kexak, iradokizunak eta aitorpenak.

Fitxategiaren xedea: Mankomunitatearen zerbitzuei egiten zaizkien kexak, iradokizunak eta aitortzak kudeatzea eta erregistro bat mantentzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo beren legezko ordezkariek emanda, inprimakien bitartez.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari zuzendurik, kexa, iradokizun edo aitorpen bat egiten duten norbanakoak.

Fitxategiari emandako segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak:

a. Izen-deiturak.

b. Telefonoa.

c. NANa.

d. Helbide elektronikoa.

e. Posta helbidea.

f. Sinadura.

Tratamendu sistema: paperezko euskarrian.

Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.

Organo arduraduna: Arguedas, Cadreita, Milagro, Valtierra eta Alesbesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.–Langileak fitxategia aldatzea fitxategiaren egiturari, aurreikusitako xedeei eta erabilerei, datu-lagapenei eta fitxategiari esleitutako segurtasun mailari dagokienez; honela geratuko dira atal horiek:

LangileakFitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak:

Izen-deiturak, NAN/IFZ, helbidea, telefonoa, Gizarte Segurantzako zenbakia, sinadura.

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.

Osasun arloko datuak.

Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.

Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak.

Informazio komertzialari buruzko datuak.

Datu akademiko eta profesionalak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Arau-hauste administratibo eta penalen gaineko datuak.

Fitxategiaren xedea: Langileen arloko kudeaketa: nominak, gizarte aseguruak, laneko arriskuen prebentzioa, kontratuak. Langileen kontratazioaren kudeaketa, lan deialdiak. Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzen dela kontrolatzea, bai bertako langileen partetik, bai kanpoko langileen partetik.

Datuen lagapena: Gizarte Segurantzako organismoak, Nafarroako Gobernuaren Ogasun Departamentua, aseguru-etxeak, bankuak eta aurrezki kutxak nominak ordaintzeko, kanpoko prebentzio zerbitzua. Mankomunitatearen webgunea eta hura osatzen duten entitateena. Epaileak eta epaitegiak.

Segurtasun maila: ertaina.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea sortutako fitxategia eta “Langileak” fitxategiaren aldaketa dagokion erregistroan inskriba dadila Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.

Cadreitan, 2017ko abenduaren 28an.–Mankomunitateko burua, Asunción Aguirre Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1715219