2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Ordenantza, Erantzukizunpeko adierazpena egiteko prozedura arautzen duena obrak, jarduera sailkatuak, jarduera sailkatuen irekiera eta merkataritza zerbitzu zein jarduerak abiarazteko. Hasierako onespena
Atarrabiako Udalak, 2017ko abenduaren 26n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Obrak, jarduera sailkatuak, jarduera sailkatuen irekiera eta merkataritza zerbitzu zein jarduerak abiarazteko erantzukizunpeko adierazpena egiteko prozedura arautzen duen ordenantza.
Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesa dutenek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Atarrabian, 2017ko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L1715225