16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2018ko diru-bilketarako egutegia

Untzueko Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Honako zerga-egutegia onestea:

Ibilgailuen gaineko Udal Zerga.

1.–Borondatez ordaintzeko epea, apirilean.

2.–Bankuan helbideraturik daudenak apirilaren azken egunean kobratuko dira.

Lurreko ondasunen gaineko kontribuzioak, eta erroten kanona, halakorik bada.

1.–Borondatez ordaintzeko epea, ekainean.

2.–Bankuan helbideraturik daudenak ekainaren azken egunean kobratuko dira.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga:

1.–Borondatez ordaintzeko epea, irailean.

3.–Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.

Herri-lurrak eta lurren errentamenduak.

1.–Borondatez ordaintzeko epea, azaroan.

2.–Bankuan helbideraturik daudenak azaroaren azken egunean kobratuko dira.

Bigarrena.–Adieraztea helbideratu gabeko ordainagiriak haietan aipatzen diren finantza entitateko banku bulegoetako edozeinetan ordain daitezkeela, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak azaltzen den egunean iraganen dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Hirugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Untzueko Udaleko iragarki-oholean argitaratzeko agintzea, Untzueko herritar orok jakin dezan.

Laugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Untzuen, 2017ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1800089