2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Baratze sozialak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
2017ko abenduaren 22an egin osoko bilkurak hasiera batean onetsi zuen “Tuterako baratze sozialak arautzen dituen ordenantza”.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikusten ahalko dituzte interesdunek Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritza, 1. Solairua) jendaurrean egon bitartean.
Tuteran, 2017ko abenduaren 27an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1715188