16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Herri-lurra okupatzeko baimena

Sesmako Udalak, 2017ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Sesmako herri-lurren 620 metro karratuen okupazioa Explotaciones apícolas Campo y Miel SCren alde: 124 metro karratu 2. poligonoko E barrutian (1055. lurzatia), 124 metro karratu 2. poligonoko B barrutian (1000. lurzatia), 124 metro karratu 2. poligonoko A barrutian (1024. lurzatia), 124 metro karratu 2. poligonoko A barrutian (1022. lurzatia) eta 124 metro karratu 9. poligonoko B barrutian (284. lurzatia), bertan erlauntzak jartzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluak xedatzen duenez, espedientea jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Sesman, 2018ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1800224