2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Sesmako Udalak, 2017ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.
Nafarroako (TAFL) Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.
Sesman, 2018ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1800222