2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Aldaketa, Eraikinak eta orubeak zaintzeko ordenantzaren 5. artikuluan. Hasierako onespena
Azkoiengo Udalak, 2017ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Eraikinak eta orubeak zaintzeko Azkoiengo Udalaren ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Eraikinak eta orubeak zaintzeko Azkoiengo Udalaren ordenantzan egindako aldaketa eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Azkoienen, 2017ko abenduaren 27an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L1715189