16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal Planaren aldaketa, NUP-Sadar XXIII unitate
integratuko ZNO-1 eremuan. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2017ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 21-DIC-17 (3/CU).

“Espedienteko agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako letratuaren txostenarekin bat eta Hirigintza Gerentziako Planeamenduko zuzendariaren 2017ko abenduaren 5eko txostenarekin bat, hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa, NUP-Sadar XXIII unitate integratuko ZNO-1 eremuan, Ángel Ardanaz Rípodasek sustatua, Club Atlético Osasunaren izenean. Aldaketa Udal Planeko araudi partikularreko 4.5.3.1. ‘UM-3 fitxa’ apartatuko handitzeari dagokio, UM-3 unitateak zuzkidurarako komunitateko bizitegi-erabilera izan dezan erabilera xehatu gisa.

2. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.”

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1800154