16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2018ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak

Olorizko Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2018rako zerga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonak, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina sartuko direlarik indarrean:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz, Olorizko alkate-udalburuak, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak emandako eskumena erabiliz, aurkeztu du, osoko bilkurak eztabaidatzeko eta onesteko, ondoko hau,

ERABAKIAREN PROPOSAMENA:

Lehena.–Zerga tasa hauek onestea:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa) %8.

Zerga honen tarteen araberako aplikazioa, azken eskualdaketaren arabera:

  • 5 urte bitarte: %2,2.
  • 10 urte bitarte: %2,1.
  • 15 urte bitarte: %2.
  • 20 urte bitarte: %2.

Gainerako karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonak beren horretan geldituko dira, gero batean aldatzen ahalko badira ere, hala behar bada.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Olorizko Udaleko iragarki-oholean argitaratzeko agintzea, Olorizko herritar orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oloritzen, 2018ko urtarrilaren 3an.–Alkate udalburua, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1800144