16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2018ko diru-bilketarako egutegia

Olorizko Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz, Olorizko Udaleko alkate udalburuak, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak emandako eskumenak erabiliz, honako hau aurkezten du, osoko bilkurak eztabaidatu eta onesteko:

ERABAKIA:

Lehena.–Honako zerga-egutegia onestea:

Ibilgailuen gaineko udal zerga:

1. Borondatez ordaintzeko epea, apirilean.

2. Bankuan helbideraturik daudenak apirilaren azken egunean kobratuko dira.

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, eta erroten gainekoa (halakorik bada):

1. Borondatez ordaintzeko epea, ekainean.

2. Bankuan helbideraturik daudenak ekainaren azken egunean kobratuko dira.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga:

1. Borondatez ordaintzeko epea, irailean.

3. Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.

Herri-lurrak eta errentamenduak:

1. Borondatez ordaintzeko epea, azaroan.

2. Bankuan helbideraturik daudenak azaroaren azken egunean kobratuko dira.

Bigarrena.–Helbideratu gabeko ordainagiriak haietan aipatzen diren finantza entitateko banku bulegoetako edozeinetan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak azaltzen den egunean iraganen dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Hirugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Olorizko Udaleko iragarki-oholean argitaratzeko agintzea, Olorizko herritar orok jakin dezan.

Laugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Oloritzen, 2018ko urtarrilaren 3an.–Alkate udalburua, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1800143