2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Olorizko Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Olorizko Udalaren Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Oloritzen, 2018ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.
Iragarkiaren kodea: L1800138