16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Udalbatzako kideen ordainsariak

Murillo el Cuendeko Udalak, 2017ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

“Ikusirik 23/2003 Foru Legea, apirilaren 4koa, karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat ezartzen duena; 2003ko apirilaren 29an eta 2003ko urriaren 2an egin osoko bilkuretan hartutako erabakien bidez, araubidea ezarri zen Udalbatza honetako kideei ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak zehazteko, Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoan oinarriturik;

Gero, 2007ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zen ordainsarien aurreko araubidea aldatzea, bat etorriz abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 15. artikuluarekin (foru lege horren bidez ezarri zen toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren zenbatekoa 2005etik 2008ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako). Eta gero, 2014ko apirilaren 25eko osoko bilduran, aipatu araubidea aldatzea erabaki zen.

Bidezkoa denez beharrezko aldaketak egitea,

Aho batez erabaki da:

Lehena.–Udalkideentzako ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen araubidearen aldaketa onestea:

–2018an, Murillo el Cuendeko Udaleko zinegotziek osoko bilkuretara joateagatik 124,00 euroko ordaina jasoko dute, eta gehienez ere 992,00 euro jasotzen ahalko ditu udalkide bakoitzak. Hurrengo urteetan ere zenbateko hori bera jasoko dute, non eta ez den horren gaineko beste erabakirik hartzen osoko bilkuran.

Bigarrena.–Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikulua betez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Murillo el Cuendeko Udaleko iragarki oholean paratzea.”

Arradan (Murillo el Cuende), 2017ko abenduaren 28n.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1715233