16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Herri-lurretako desafektazioa, 1. poligonoko 480. lurzatian

Milagroko Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondasunen gaineko Erregelamenduan eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea herri-lurretako 1.597,30 metro karratu desafektatzea. Soto de las Nuncias alderdian daude, 1. poligonoko 480. katastroko lurzatian, eta xedea da horiek trukatzea 1. poligonoko 826. katastroko lurzatiko 3.533,94 metro karratuekin, Antonio Pérez Salvatierrarena direnak, Soto de las Nuncias alderdiko herri-lurrak elkartzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak edo oharrak aurkez ditzan.

Espedientea Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Milagron, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1800008