2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Aldaketa xehatua Udal Planean, UE-R.4.5 unitateari dagokionez. Hasierako onespena
Milagroko Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa xehatua Udal Planeko UE-R.4.5 unitatean, Sergio Cabral López Ceperok, Pedro Garde Oscózek eta María José Segura López-Bailok eskatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluak 74. artikuluari buruz xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Milagron, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1800007