2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Martzillako Udalak, 2017ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra eta betearazpen oinarriak. Hura Martzillako Udalaren aurrekontuak, Vicente Fontán Udalaren Musika Patronatuarenak eta Martzillako San Bartolomé Zahar Etxearen Patronatuaren aurrekontuak osaturik dago.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Martzillan, 2018ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.
Iragarkiaren kodea: L1800142