16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. sektoreko 405. eta 406. lurzatietan. Hasierako onespena

Legardako Udalak, 2017ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, determinazio egituratzaile eta xehatuak aldatzeko Udal Planeko 2. sektoreko eremuko 405. eta 406. lurzatietan eta alboko bideetan. Era berean, kontuan hartuta proiektu honek funtsezko aldaketak dituela hasiera batean onetsitakoaren aldean, bilkura berean erabaki zen espedientea berriro jendaurren jartzea hilabetez.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Legardan, 2018ko urtarrilaren 4an–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L1800204