2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TXULAPAIN
Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen
dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Txulapaingo Udalak, 2017ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, gehiengo osoa zuela, honako hau erabaki zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz:
1.–Hasiera batean onestea Txulapaingo Udalaren herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa, dagokion espedienteko edukiari jarraikiz.
2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek eta bidezko interesdunek aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Erabakia behin betikoa bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.
Markalainen (Txulapain), 2018ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.
Iragarkiaren kodea: L1800150