16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

Oihan enkantea “La Sierra” hermendian

Gazteluberriko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik (1184/2017 Ebazpena, abenduaren 19koa), gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa iragarri du, honako oihan aprobetxamendu hau emateko:

Lote bakarra: Gazteluberriko “La Sierra” hermendian. Aprobetxatzekoa den azalera 22,80 ha. ingurukoa da, 5 masatan banatua “Hoya de la Felizar” alderdian, denak ere larizio pinuz eta pinu gorriz osatutako masa misto etengabe batean.

Zuraren balorazioa 64.051,66 eurokoa da. Horixe da hasierako prezioa.

Proposamenak, gutun-azal itxietan, Gazteluberriko Udaleko Idazkaritzan aurkeztu beharko dira 2018ko otsailaren 2ko 10ak baino lehen. 2018ko otsailaren 3ko 10etan, udaletxean, gutun-azalak irekiko dira eta enkantea eginen da.

Proposamenen bat aurkeztu bada Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako erakundeetako baten erregistroan, inguruabar hori frogatu beharko zaio Udalari, eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino lehen. Horretarako faxa (948-477032), posta edo bestelako bitartekoren bat erabili ahalko da, betiere aurkeztu izana agiri bidez frogatua gelditzen bada. Proposamenen bat horrela aurkeztu dela frogatzen bada, proposamenen irekiera atzeratu eginen da, hain zuzen ere eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko seigarren egun balioduneko goizeko hamarrak arte.

Proposamenak bi gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, eta haietan agiri hauek sartuko dira:

a) Kontratistaren nortasun juridikoa eta, hala behar bada, haren ordezkaritza frogatzen dutenak.

b) Udal Diruzaintzan behin-behineko fidantza gisa hasierako prezioaren %2 utzi izanaren ordainagiria, hau da, 1.281,03 euro.

c) Lizitazio prozeduratik enpresa baztertzeko arrazoirik ez dagoela dioen adierazpena.

d) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa, teknikoa eta profesionala frogatzen duten agiriak.

e) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak beterik dituela frogatzen duten agiriak.

f) Adierazpena, non adieraziko baitu segurtasun arloan, laneko osasunean eta laneko arriskuen prebentzioan betebehar guztiak eguneraturik dituela, indarra duten xedapenetan agindu bezala.

g) Proposamen ekonomikoa, amaieran eransten den ereduari jarraikiz.

h) Enpresaren sailkapen agiria.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak interesatuen eskura daude udal idazkaritzan.

2018ko urtarrilaren 29ko 10etan aprobetxamenduaren bisita eginen da, basozainek gidatua. Topalekua: Gazteluberriko plaza.

Gazteluberrin, 2018ko urtarrilaren 16an.–Alkate udalburua, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L1800761