16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Burlatako Udalaren eta Laboratorios ACPG El Naturalistaren arteko kudeaketako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2017ko abenduaren 21eko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen hasiera batean onestea Burlatako Udalaren eta Laboratorios ACPG El Naturalistaren arteko kudeaketako hirigintza hitzarmena. Horren helburua da eskudirutan gauzatzea tramitatze bidean den hiri-jarduketarako plan bereziaren ondorioz sortutako nahitaezko lagapenak; plan berezi horretan erabilera aldaketa egiten da, etxebizitza kopurua handitzen delarik, Burlatako 1. poligonoko 67., 68., 69. eta 70. lurzati katastraletako beheko solairuko lokalari eta solairuarteei dagokienez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, indarra duen legedian agindutakoari jarraikiz.

Burlatan, 2017ko abenduaren 28an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1715253