1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, behin betiko emaitzen aurka, honako deialdi hauetan: museoetako goi mailako teknikari aritzeko izangaien bi zerrenda egiteko deialdiak; zerrendetako bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko da, eta bestea aldi baterako kontratazioak egiteko. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 1487/2017 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.
Museoetako goi mailako teknikari aritzeko izangaien bi zerrenda (bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta, bestea, aldi baterako kontratazioetarako) hautaproben bidez osatzeko prozeduran, gora jotzeko errekurtsoa jarri du Edurne García Equizak, behin betiko emaitzen aurka, aldi baterako kontratazioetarako museoetako goi mailako teknikari lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdian. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 42. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2018ko urtarrilaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1800627