2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Aldaketa puntual xehatua, Udalaren Plan Orokorrean eta Industrialdearen Plan Partzialean. Hasierako onespena
Buñuelgo Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Udalaren Plan Orokorrean eta Industrialdearen Plan Partzialean aldaketa puntual xehatua egiteko proiektua (industrialdeko C lurzatia eta erabilera anitzeko ACD2 lurzatia). Aldaketa Nafarroako Gobernuaren Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak sustatu du.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluak ezarritakoa aplikatu beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Buñuelen, 2018ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1800137