16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa, Artiberri 2 sektoreko P8.21etik P8.24ra bitarteko lurzatietan lerrokadurak aldatzeko. Hasierako onespena

Berriozarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko abenduaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa, Artiberri 2 sektoreko P8.21etik P8.24ra bitarteko lurzatietan beheko solairuetako fatxaden lerrokadurak aldatzeko. Plazaetxea Gestión Integral SLk sustatu du aldaketa, zaborren geletarako lekua erreserbatzearen ondorioz sorturiko arazoak konpondu ahal izateko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriozarren, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Raúl Maiza.

Iragarkiaren kodea: L1800065