16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Laborantzako herri-lurretako lote baten aprobetxamenduaren adjudikazioa 2020a arte, adjudikazioduna hiltzeagatik, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez

Hamabost egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, adjudikazio-eskaerak aurkezteko epea irekita egonen da, Barasoaingo Udalaren laborantzarako herri-lurren M2-100-1 lotearen aprobetxamendua 2020a arte eskuratzeko, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez; hori guztia, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Lotea: M2-100-1. Mugartea: Olkozarana. Erreguak: 4.

Interesdunek, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen egungo araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte, beren eskabideak aurkezten ahalko dituzte, Barasoaingo Udalaren Idazkaritzan, jendea hartzeko ordutegian, 11:30etik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.

Lotea prozedura honen bidez adjudikatzen ez bada, enkante publikoaren bidez adjudikatuko da, indarra duen araudiari jarraikiz.

Barasoainen, 2018ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1800127