16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Aldaketa xehatua, Udal Planeko lurzoru urbanizaezinaren arauen 4.3.2 B eta C artikuluan eta ordenantza orokorraren 26. artikuluan. Hasierako onespena

Arellanoko Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa xehatuaren espedientea, Arrellanoko Udal Planeko lurzoru urbanizaezinaren arauen 4.3.2 B eta C artikuluari eta ordenantza orokorraren 26. artikuluari eragiten diena. Aldaketa Udalak berak sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 72. artikuluei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da udal Idazkaritzan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arellanon, 2018ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L1800200