2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Artzibar, Orotz-Betelu eta Longidako Udalen Batasunak, idazkari bakarra izateko eratuak, 2017ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2018. urteko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Artzeko Udaleko Idazkaritzan, Batasunaren egoitza baita, egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Artzibarren, 2017ko abenduaren 22an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.
Iragarkiaren kodea: L1800227