16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

39/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena honako honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 310/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen 13 lanpostu huts lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 23an.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 763/2017 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 18an.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea honako honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA

Psikologoen lekualdatze lehiaketa

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

CABODEVILLA JIMENEZ, MARIA CAMINO

FERRERO PESO, MARIA PILAR

MARTINEZ MARTINEZ, JOSE LUIS

–Baztertuak:

Deialdiaren 3.1.c) atalean eskatutako baldintza ez betetzeagatik, ez baitira izendatu psikologoen lanpostuetarako:

LASA GORRAIZ, MARIA JOSE

MORENO LATORRE, FRANCISCO JOSE

PATERNAIN REMON, MARIA ROSARIO

ZUBIZARRETA MARTURET, BEATRIZ

Iragarkiaren kodea: F1800717