16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Urteko baimen bateratua, 2018. urtean behean adierazten diren Nafarroako Foru Komunitateko udalerri eta herriguneetan propano gasa hodi bidez banatzen duten instalazioentzat.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jarri da Gas Natural Redes GLP SAren eskaera hau:

Urteko baimen bateratua, 2018an honako udalerri eta herriguneetan propano gasa hodi bidez banatzen duten instalazioentzat: Abaurregaina, Añorbe, Arakil, Aranguren (Mutiloa), Arantza, Artzibar, Auritz, Baztan, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Zirauki, Zizur, Donamaria, Erroibar, Esteribar, Etxalar, Galipentzu, Garralda, Goizueta, Gorza, Lapoblación, Mañeru, Orotz-Betelu, San Martin Unx, Sartze, Sunbilla.

Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua, Iruña) aztertzen ahalko da; bertara igortzen ahalko dira alegazioak, idatziz, 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 9an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.

Iragarkiaren kodea: F1800459