1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
6/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Uraren goi hornidurako hodi nagusia La Pedreratik (2. fasea)” izeneko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egoteko fasea ebatzi, eta horiek behin betiko onesten dituena.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiak urriaren 26an emandako 434/2017 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez bai proiektua bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Jendaurrean egoteko epea iraganik, eta alegaziorik jaso ez denez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Behin betiko onestea “Uraren goi hornidurako hodi nagusia La Pedreratik (2. fasea)” izeneko proiektua eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta aurkeztutako alegazioa ebazpen honen azalpen zatian adierazitako moduan ebaztea.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mairagako Mankomunitateko eta Erriberriko, Caparrosoko, Murillo el Cuendeko eta Pitillasko udaletxeetako iragarki oholetan argitaratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.
3. Ebazpen hau Mairagako Mankomunitateari eta Erriberriko, Caparrosoko, Murillo el Cuendeko eta Pitillasko udalei jakinaraziko zaie. Horrekin batera, adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2018ko urtarrilaren 10ean.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.
Iragarkiaren kodea: F1800725