16. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

66/2017 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, Producción Arroz Navarra SLri (IFK: B31564883) baimena ematen diona ernalkuntza autogamoko zerealen, lekaleen eta bazka-espezieen ekoizle-ugaltzaile izateko eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan inskribatzeko.

María Elena Bienzobas Sanzek eskaera bat erregistratu du 2017ko abenduaren 12an Producción Arroz Navarra SL entitatea ordezkatuz, eta bertan eskatzen du enpresa hori inskribatzea Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan eta baimena eman diezaiotela ernalkuntza autogamoko zerealen, lekaleen eta bazka-espezieen ekoizle-ugaltzaile gisa jarduteko.

Eskaera eta produkzio-prozesu guztien azalpen-memoria azterturik, eta instalazioetan behar diren ikuskatze-lanak egin ondoren (2017ko azaroaren 17an egin ziren), eskatutako baimenak ematea proposatu du Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak, arlo horretako indarreko araudiak eskatutakoa betetzen delako.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak irailaren 23an emandako 175/2015 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBATZI DUT:

1. Producción Arroz Navarra SLri (IFK: B31564883) baimena ematea ernalkuntza autogamoko zerealen, lekaleen eta bazka-espezieen ekoizle-ugaltzaile izateko, eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan inskribatzea ES15310386 ekoizle zenbakiarekin.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko abenduaren 13an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1714405