1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
35/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 2921/2017 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari izateko 5 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 22an emandako 2921/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari izateko bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen; horien artean Óscar Sáenz Del Santo jauna zegoen, eta aipatutako ebazpenean bere identitatea agertzean egindako akatsaren berri eman du. Akatsa egiaztatu ondoren, bidezkoa da hori zuzentzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 22an emandako 2921/2017 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari izateko 5 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Honako hau dioen tokian: “SAENZ DEL SANTO SAENZ DEL SANTO, OSCAR”; honela behar du: “SAENZ DEL SANTO, OSCAR”.
2. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau epaimahaikideei eta interesdunari igortzea, eta interesdunari ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz. Halaber, aurreko zuzenketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko urtarrilaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1800718