2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AGOITZ
Deialdia, D mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketa
murriztuaren bidez betetzeko
Udal honek deialdia egin du, D mailako funtzionario izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, baldintza hauei jarraituz:
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdia iragarri da, Agoizko Udalaren zerbitzuko D mailako funtzionario izateko lanpostu bat igoera txanda murriztuan betetzeko, Udal bereko E mailako funtzionarioen artean.
1.2. Deialdiko lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren arabera D mailari dagozkion oinarrizko lansariak eta lansari osagarriak izango ditu, Udalean indarrean den plantilla organikoaren arabera.
1.3. Aplikatu beharreko araudian ezarrita dago lanaldiaren araubidea, baita opor, jaiegun, dieten ordainketa eta gainerako eskubideen araubidea ere. Hala ere, lanaldia noiznahi alda dezakete administrazio organo eskudunek, zerbitzuaren beharren arabera.
1.4. Izendatuak honako eginkizun hauek bete beharko ditu: deialdiko kategoriari dagozkionak, hala nola ur sareko lanak, kontagailuak irakurtzea, lorezaintzako lanak, eraikinak eta karrikak garbitzea, mantentze-lanak oro har, era guztietako udal zerbitzuak eta Agoizko Udalak haren esku uzten dituen gainerakoak.
2.–Izangaien betebeharrak.
2.1. Txanda murriztuko hautaprobetan onartuak izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
a) Agoizko Udaleko E mailako funtzionarioa izatea.
b) Eskatutako titulazioa edukitzea, hau da, Eskola Graduatua, Lanbide Heziketako lehen maila edo baliokidea, eta E mailan bost urtez aritu izana frogatzea.
c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
d) Hautapen probak gainditzea.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
3.–Eskaerak.
3.1. Oposizio-lehiaketan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Agoizko Udaleko Erregistro Orokorrean, hilabeteko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3.2. Izangaiek, deialdiaren 6. atalean ezarritakoari jarraikiz, oposizio-lehiaketaren epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak alegatu beharko dituzte eskabidearekin batera, jatorrizko agiriak edo administrazio nahiz notario bidez konpultsatutako kopiak aurkeztuz.
3.3. Eskabidearekin batera ondoko agiriak ekarri beharko dira:
a) Izangaiak deialdiaren 2. arauan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzen dutenak.
b) Izangaiak alegatutako merezimenduen frogagiriak.
3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratuko da.
4.2. Interesdunek behin-behineko zerrenda argitaratu eta hamar egun balioduneko epean erreklamazioak egiten ahalko dituzte.
4.3. Erreklamazio epea iragan eta haiek ebatzita, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du Alkatetzak, eta iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Era berean, oposizio-lehiaketako probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren adieraziko da.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Unai Lako Goñi, Agoizko Udaleko alkate udalburua.
Ordezkoa: Carmen Cosín Reta, Agoizko Udaleko lehen alkateordea.
Epaimahaikidea: Joaquín Allo Eleta. Agoizko Udaleko arkitekto tekniko aholkularia.
Ordezkoa: Iñaki Ayechu Echarte. Arkitekto teknikoa.
Epaimahaikidea: Jesús María Mangado Beroiz. Agoizko Udaleko ekonomiako aholkularia.
Ordezkoa: Virginia Itoiz Equisoain. Itzagako Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko kontu-hartzailea.
Epaimahaikidea: María Eugenia Avelino Aranaz, langileen ordezkaria.
Ordezkoa: Raquel Leoz Iribarren, langileen ordezkaria.
Epaimahaikide-idazkaria: Francisco Javier Tellechea González.
Ordezkoa: Eva León Gárriz. Itzagako Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko idazkaria.
5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratu beharko da eta ezin izango du lanean jardun gutxienez kideen gehiengo osoa biltzen ez bada.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.
5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu saio guztietarako edo batzuetarako. Adituak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko.
6.–Lehiaketaldia.
6.1. Izangai onartuek alegatutako merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, honako baremo honen arabera:
a) Lanbideko curriculuma.
Bere eginkizunen arloko gaiei buruzko prestakuntza ikastaroa egin izana frogatzen duen titulu-ziurtagiri bakoitzeko, puntu bat, eta gehienez ere 5 puntu.
Eskatzen dena baino maila handiagoko titulu akademikoa izateagatik, 5 puntu gehienez.
Merezimendu gisa alegatu eta baremoaren barrenean balorazio zehatza duten tituluak lortzeko beharrezkoak diren maila apalagoko tituluak ez dira baloratuko.
Era berean, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza den titulua.
b) Euskaraz jakiteagatik, 10 puntu gehienez. Ziurtagiri bidez frogatu beharko da.
6.2. Lehiaketan gehienez ere 20 puntu emango dira, eta ez da inor baztertuko.
7.–Oposizioaldia.
7.1. Oposizioak ariketa hauek izango ditu:
Lehen ariketa: praktikoa. Epaimahaiak erabakiko du zer proba egin; bete beharreko eginkizunei lotutako gaien ingurukoa izango da eta, gehienez ere, bi ordu iraungo du. 40 puntukoa da ariketa honen gehieneko puntuazioa. Gutxienez 20 puntu atera beharko dira, eta baztertuta geldituko dira puntuazio hori gainditzen ez duten izangaiak.
Bigarren ariketa: teorikoa. Epaimahaikoek egindako 20 galderari erantzun beharko zaie idatziz; 1.4 arauan aipatu eginkizunei eta Nafarroako administrazio publikoei buruzkoak izango dira. Gehienez ere bi ordu iraungo du. 40 puntukoa da ariketa honen gehieneko puntuazioa. Gutxienez 20 puntu atera beharko dira, eta baztertuta geldituko dira puntuazio hori gainditzen ez duten izangaiak.
7.2. Ariketa bakoitza bukatutakoan, epaimahaiak hamar eguneko epean ikusgai jarriko ditu, Agoizko Udaleko iragarki taulan, lortutako puntuazioak eta hurrengo ariketa egiteko eguna eta lekua.
7.3. Ariketa bakoitzerako dei bakarra egingo da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Probetara agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.
8.–Gainditzen dutenen zerrenda.
8.1. Azken ariketaren kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak ikusgai jarriko du, Agoizko Udaleko iragarki taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatua; horretarako, izangai bakoitzaren lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioak batuko ditu. Orobat, izendapen proposamena jarriko da ikusgai.
9.–Agirien aurkezpena.
9.1. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman edo banakako jakinarazpena egin ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Agoizko Udaleko Erregistro Orokorrean:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.
b) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.
c) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.
9.2. Proposaturiko izangaiak agiri horiek goian adierazi epean aurkezten ez baditu, behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, ezin izango da karguaz jabetu eta jarduketa guztiak deuseztatuko dira, izangaiak hasierako eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.
9.3. Aurreko atalean jasotakoa gertatuz gero, Udalak 8.1 arauan aipatzen den zerrendako hurrengo izangaiekin beteko du hutsunea.
10.–Izendapena eta jabetza hartzea.
10.1. Hautaketa prozesua bukatu ondoren, Agoizko Udalak izendapen proposamenean adierazitako izangaia izendatuko du.
10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
10.3. Izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean jabetuko da lanpostuaz izangaia. Epe horren barrenean eta ezinbestekoak salbu, jabetza hartzen ez badu, Agoizko Udaleko D mailako funtzionario lanpostua eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu, eta aurreko arauan ezarritakoari jarraituko zaio.
11.–Deialdiaren kontrako errekurtsoak.
Deialdi honen, bere oinarrien eta behin betiko egintza administratiboen aurka, Nafarroako Toki Entitateentzat jasotako errekurtsoak jarri ahalko dira.
Agoitzen, 2018ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.
I. ERANSKINA
Eskaera (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1810061