158. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA ETA ITURENGO UDALEN ELKARTZEA

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat ematen da 2018ko plantilla organikoa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19an.

Zubieta, 2018ko uztailaren 17a.–Zubietako alkatea eta Udalen Elkartzeko lehendakaria, Ernesto Dominguez Olea.

I. ERANSKINA

ZUBIETA ETA ITURENGO UDALEN ELKARTZEKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Elkartzearen menpe. Osagarriak: bateraezintasuna % 35,00; lanpostuko osagarria % 30,50. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa; jakite maila, EGA edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

2. Kontu-hartzailea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Doneztebe-Santesteban, Elgorriaga, Ituren eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Elkartzearen menpe. Osagarriak: bateraezintasuna % 35,00; lanpostuko osagarria % 19,14. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa; jakite maila, EGA edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

3. Zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Elkartzearen menpe. Lanpostuko osagarriak: % 12, % 20,79. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa; jakite maila, B1 edo baliokidea. Egoera: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak

1. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Elkartzearen menpe. Lanpostuko osagarriak: % 12, % 25,85. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa; jakite maila, EGA edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Zerbitzu anitzetako langilea: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. 3. gradua. Antzinatasuna: 2004/06/26.

Administrazio araubideko kontratudunen izenen zerrenda

Idazkaria: Miguel Jose Belarra Tellechea. Maila: A. 4. gradua. Antzinatasuna: 1992/07/01.

Kontu-hartzailea: Aitor Navarro Aristorena. Maila: B. Antzinatasuna: 2013/07/15.

Lan-kontratudunen izenen zerrenda

Administrari laguntzailea: Amaia Ochandorena Mindeguia. Maila: D. Antzinatasuna: 2000/11/02.

Iragarkiaren kodea: L1809198