158. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Xehetasun-azterketa, UCI 1 (industrialdea) unitateko 1. poligonoko 681. lurzatian. Hasierako onespena

Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko martxoaren 5ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

ERABAKIA:

1. Hasiera batean onestea xehetasun-azterketa UCI 1 (industrialdea) unitateko 1. poligonoko 681. lurzatian. SEINSA (Seguridad Industrial SA) enpresak sustatu du, instalazio lagungarrientzako lerrokadura berria zehazteko.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta erabaki hau bertako prentsan argitaratzea.

Atarrabian, 2018ko uztailaren 25ean.–Alkate udalburua, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1809519