158. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Bake epailearen eta ordezkoaren karguak hutsik

Udalaren Osoko Bilkurari dagokio bake epaile titular eta ordezko izendatuko diren pertsonak hautatzea, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1995 Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 4. eta 5.1 artikuluetan xedatuarekin bat.

Hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabidea aurkez dezaten Udalaren bulegoetan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Martzillan, 2018ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1809505