158. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Herri-galdeketarako deialdia, herriko bestak
ospatzeko egunak aldatzeari buruz

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, 2018ko abuztuaren 7an, ebazpena eman zuen; haren bidez erabaki zen herri-galdeketarako deialdia egitea herriko bestak ospatzeko egunak aldatzeari buruz. Hona haren xedapen zatiak dioena:

Lehena.–Herri-galdeketarako deialdia egitea, herriko bestak ospatzeko egunak aldatzeari buruz, honela:

Ados zaude Andosillako Udalak herriko bestak ospatzeko egunak aldatu eta abuztuaren 7tik 14ra ospatzearekin?

Gurutze batez adierazi hautaturiko aukera:

  • BAI
  • EZ

Bigarrena.–Bozketa eguna ezartzea: heldu den 2018ko irailaren 16a.

Hirugarrena.–Informazio kanpainak 15 egun natural iraungo du: abuztuaren 31n hasiko da 00:00etan eta irailaren 14an bukatuko, 24:00etan.

Laugarrena.–Kontsulta hau gauzatzeko hauteskunde-atal bakarra ezarriko da udalerri osorako, eta hauteskunde mahai bakarra botoa emateko, Andosillako Virgen de la Cerca Ikastetxe Publikoan.

Bosgarrena.–Herri-galdeketarako deialdia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal honen iragarki taulan eta udalerri honetan hedapen handiena duten komunikabideetan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Toki Esparruko Herri Kontsultak arautzen dituen urriaren 28ko 27/2002 Foru Legearen 10.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Andosillan, 2018ko abuztuaren 7an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1809900